DONEZTEBE 

 

Doneztebeko ibarrean, zenbait mendiz inguraturik (Mendaur, kasu), Doneztebe agertzen zaigu, Erdi Aroan merkatari herri izandakoa eta gaur egun ere merkataritzatik bizi dena. Herrian etxe aunitz dago, guztiak San Pedro elizaren inguruan.
 

Estilo barrokoan zaharberritua, barrualde dotorekoa da, eta Erdi Aroko itxura duen harlanduzko dorrea da aipagarriena parrokian, antzina Leringo kondearen gazteluko dorrea izandakoa.
 

Gainera, XVIII. mendeko udaletxeak Baztango jauregien eraikuntza ederrak oroitarazten ditu.
 

Doneztebe aski ezaguna da bai ganadu feriagatik bai Corpus egunagatik (herriko bandera astintzen da, modu ikusgarrian, Kristoren aurrean eta txistua jotzen dela).
 

Eta, azkenik, herri horretan laxoko partidaren bat ikusteko aukera izanen duzue, plaza librean jokatzen den pilota modalitatea.

LEKU BISITAGARRIAK

 

  • Bidasoaren bide berdea
  • Baztango Donejakue bidea
  • Urdax eta Zugarramurdiko kobazuloak
  • Bertizko Jaurerria
  • Urdax San Salvador monasterioa
  • Leurtzako urtegia
  • Baztango begiralekua
  • Torre Jauregia Irurita
  • Xorroxingo ur-jauzia
  • Errotak (Amaiur, Etxaide
  • [Elizondo], Urdax eta Zubieta)
  • Jorge Oteiza museo etnografikoa
  • Torre Jauregia Donamaria
  • San Juan Xar erreserba
  • Artisautza
  • Bideak
  • Monumentu megalitikoak
  • Azokak, jaiak, folklorea, gastronomia, …
  • Alojamendu, jatetxe eta zerbitzuak

BAZTAN BIDASOA

 

Pirinio Atlantiarretan kokatua, gandor menditsuek haren burua itsasorantz okertzen duten lekuan, Baztango ibarrak, Urdax-Zugarramurdi, Bertizko Jaurerriak, Malerrekak eta Bortziriak bidaiariari belardi berdezko paisaiak eskaintzen dizkiote, pago basoen eta iratzeen kolore aldakorra, hamaika errekasto eta ubideetan korrika urak egiten duen hotsa, klima suabeak bai kiwiari eta bai palmondoei ematen dien aterpea. Ibar hauetan sartzeak esan nahi du, haren kultura tradizionala kontserbatzen jakin duten jendearekin aurkitzea, haien hizkuntzaz arro sentitzen direla entzutea, antzinako kirolak praktikatzen jarraitzen dituztela, gustora erakusten dituztela artisau askoren lanak eta badakitela besteekin haien gastronomi on eta aberatsaz gozatzen.
 

Edonor naturarekin elkartu daitekeen lurralde bat da, non bidaiariak sentitu dezakeen benetakoaren indarra bere 830 kilometro karratuetan barrena, bide eta bidexkaz josita dagoena.
 

Nafarroako iparraldean, itsasotik eta hondartzetatik oso gertu, Frantziarekin muga egiten, herri eta txoko hauek aurkitzen dira; Urdax, Zugarramurdi, Baztan, Bertizarana, Malerreka, Bortziriak, …”Ibar Lasaiak” deiturikoak.

 

Ingurua